AURKEZPENA
UK Uribe Kostako herri aldizkaria da. 1995eko apirilean lehen aldiz argia ikusi zuen Getxoko Bizarra Lepoan herri aldizkariaren ondorengoa dugu UK. Getxo III Institutuko ikasle ohi eta irakasle talde batek abiatu zuen egitasmoa. Herritarren arreta bereganatzea lortu zutela ikusita, jauzia egitea erabaki zuten. Proiektua modernizatu eta profesionalizatzeaz gain, eskualde osora zabaldu zen. 1999ko ekainean kaleratu zen UK aldizkariko lehen alea.
Gaur egun, UK Erandio, Leioa, Getxo, Berango, Sopela, Barrika, Urduliz, Gorliz, Plentzia eta Lemoizko albisteak biltzen dituen euskarazko hamabostekaria da, Uribe Kostako herri aldizkari euskaldun bakarra. Herrietako informazioagaz batera, musika, zinea, kirola eta literaturagaz lotutako albisteak lantzen ditu. Argazkiek, leku garrantzitsua betetzen dute Uribe Kostako aldizkarian; badaude herrietako argazki barri eta zaharrei eskainitakoa atal bereziak. Gainera, eskualdeko argazkilarien lana erakusten eta zabaltzen saiatzen gara, eurei gordetako “Fotografia” atalagaz.
Eskualdeko kultur etxe, liburutegi, taberna, kiosko zein bestelako gune publikoetan banatzeaz gain, UK etxera ere bidaltzen dizugu. Horretarako harpidedun egin behar duzu (ikusi harpidetza atala). Gaur egun, 4.500 aletik gora banatzen ditugu eta 16.000 irakurle inguru ditugu.

