EKOIZPENAK
Bittor Egurrola, getxotartutako kantautore gernikarra, UK aldizkariko lagun min eta kolaboratzaile finaren zortzi abestik osatutako diskoa. Abestien artean, “Umezurtza”, zentsura frankistak debekatutako kanta dugu, disko honetarako grabatu genuena.
(Eskuratu gura baduzu erdu gure bulegora)
Eskualdeko egileen laguntzagaz osatutako musika elektroniko bilduma. Koko Navajasek, Aitzol Unzurrunzagak, Virginia Elorduyk eta Gaizka Peredak parte hartu zuten, besteak beste.
(Eskuratu gura baduzu erdu gure bulegora)
UK aldizkariak hainbat argazki erakusketa antolatu du eskualdeko taberna eta kultur guneetan. Aldizkarian agertutako argazkiak erakutsi ditugu batzuetan; besteetan ostera, Uribe Kostako argazkilarien erakusleiho izaten saiatu gara.
Getxoko Udalaren Euskara Zerbitzuagaz elkarlanean egindako Sasoian sasoiko fruta eta barazki poster bilduma. Horietan, sasoi bakoitzean jan beharreko barazki eta fruta izenak aurkituko dituzu, euskaraz, gazteleraz, frantsesez eta latinez.
(Eskuratu gura baduzu erdu gure bulegora)
Aitor Gisasola eta Fredi Paiagaz batera ekoitzitako dokumentala. Getxoko historia getxoztarren ahotan. Jaiak, gerra garaia, ohiturak eta beste hainbat gai lantzeaz gain, eskualdeko euskalkiaren lagina dugu.
(Eskuratu gura baduzu erdu gure bulegora)
Fermin Aio, Aitor Gisasola eta Fredi Paiagaz batera ekoitzitako dokumentala. Dokumentalaren lehenengo zatian jorratutako gaien gaineko informazio gehiago, zein gai barriak jorratu dira honetan: olgetak, leku-izenak, mitologia e.a. Getxoztarren ahotsak argazki zaharrakaz eta irudi ederrakaz oraingoan. Barriz ere, gure ondarea herritarren ahotik eta bertoko berbakeran.
(UK aldizkariko bulegoan salgai, 5 euroren truke)






