zuon ekitaldiak iragartzeko: ukagenda@aldizkaria.biz
AURKEZPEN BERBAK
Hauxe duzu UK Uribe Kostako aldizkararen zerbitzu berria, UKagenda deitu duguna. Helburu xumea dauka: gure eskualdean euskaraz antolatzen diren ekitaldien berri ematea, hauei oihartzun handiagoa ematea. Horixe baino ez. Zure ziberlagunen artean UKagenda honen berri zabaltzea ere eskatu nahi dizugu, ahalik eta lagun gehienengana ailegatu nahi dugu eta. Harpidetza egiteko (eta eteteko) ukagenda@aldizkaria.biz helbidera mezu bat bidali baino ez da egin behar. Ondo ibili.

2012ko maiatzaren 17a

Datozen ekitaldiak

Sopela. Literatura.

Sopela. Bakarmortuko kronikak liburuaren aurkezpena.

Plaza Beltza kulturgunean. Maiatzaren 18an, barikua, 19:00etan.

bakarmortuko1Orain zazpi urte idatzi zituen Mikel Antza presoak kronikok, kartzelan. Badauzka gogoetak, poema laburrak eta bertsoak, eta  Ataramiñe argitaletxeak kaleratu ditu. Antzak berak deskribatzen du lanaren zergatia hitzaurrean: “Sartu berritan ia egunero dago zerekin harritu. Urteak pasatu ahala, asaldatzeko ahalmena ez galtzean dago bizirauteko gakoa. Kartzelak min ematen du, beldurra sentiarazten digu eta gugan inoiz sumatu ez genuen gorrotoa ernarazten du. Horiek izan ziren nigan ordura arteko indar ezezagunez nagusitu ziren sentimenduak. (…) Aurre egiteko modua aurkitu behar izan nuen. Nire burua antolatu nuen eta borroka egiteko prestatu. Kartzelak irentsia ez izateko, norberak hobeki egokitzen zaion jarrera hartzen du. Isolamenduaren aurrean, idaztea izan zen nik hautatu nuen defentsa tresna”. Mikel Antza preso dago oraindino, eta, beraz, liburua aurkeztuko dute Mitxel Sarasketak, Oier Gonzalezek eta Zorion Zamakolak.

Barrika eta Berango. Bertsolaritza.

Barrika eta Berango. Bertso-afaria eta Uribe Kostako txapelketako kanporaketa.

Barrikako Nagusien Etxean eta Berangoko pilotalekuan. Maiatzaren 18an 20:30ean, eta 19an 21:00etan.

estiballes2Asteburu bete bertso daukagu honakoa. Batetik, eta Bizkaiko Bertsolari Txapelketara be­gira, eskualde mailako kanporaketak egiten ari dira; Uribe Kostako bigarrena izango da barikuan, maiatzaren 18an. Barrikako Nagusien Etxean egingo dute 20:30etik aurrera eta bertso-afari formatua izango du. Imanol Uria, Aitzol de Kastro, Iñigo Kor­tazar, Pello Etxebarria, Gabi Basañez eta Ekaitz La­rrazabal Katxo arituko di­ra nor baino nor. Kanpo­ra­ke­ta horietako bertsolaririk onenek jokatuko dute finala ekainaren 2an, 17:30ean, Algortako Villamonte Kultur Etxean. Bestalde, Berangon ere egingo dute bertso-afaria asteburu honetan. Aurten 30 urte beteko ditu Sei Herri kultur elkarteak antolatu ohi duen ibilaldi neurtuak, eta ospatzeko egingo dute afaria; zapatuan izango da, 21:00etan eta pilotalekuan. Fredi Payak eta Arkaitz Estiballesek kantatuko dute. Ondo pasa!

Getxo. Euskara.

Getxo. Sendiren jarduerak: zirku- eta sukaldaritza-tailerrak.

Itxas-Argiako lagunen txokoan (Getxoko Malakate plazan) eta Areetako Kukupraka ludotekan. Maiatzaren 18an eta ekainaren 1ean.

sendi1Ohi legez, asteotan ere hainbat tailer eta jarduera prestatu du Sendik. Batetik, zirku-festa antolatu dute maiatzaren 18rako, barikurako: makillaje-tailerra, txokolate-jana eta antzezlana egingo dituzte, 17:30etik aurrera, Areetako Kukupraka udal ludotekan (eskoletako plazan). Bestetik, ekainaren 1ean egingo dute sukaldaritza-tailerra, 17:00etatik aurrera eta Itxas-Argia taldeko lagunen txokoan (Malakate plazan). Azkenik, ekainaren bigarren astebururako urteera prestatzen dabiltza Narbartera (Nafarroa), eta izena ematea dago ekainaren 1era arte. Informazio gehiago: www.egizu.org eta 685 732 963.

Agenda hau lagunen bati bidali nahi diozu? Klikatu hemen
UK Uribe Kostako Aldizkaria
Amezti 6, 4. solairua, 5. bulegoa, 48992 Getxo
Harpidetza eteteko: ukagenda@aldizkaria.biz
Babeslea: Getxoko Udaleko Euskara Zerbitzua
Abenduaren 13ko Datu Pertsonalen Babes Legearen 15/1999 Lege Organikoaren arabera, erabiltzaileek UK agendari emandako datuak fitxategi batean sartuko dira, UK agendak sortua eta bere erantzukizunaren arabera kudeatua. Erabiltzaileen datu pertsonalak ondo babestuko dira, indarrean dagoen araudiaren arabera.