UKAGENDA

ZER DA?

Uribe Kosta eskualdean euskaraz antolatzen diren ekitaldien barri ematen duen agenda elektronikoa duzu ukagenda. Hamabostean behin zure e-postan jasotzeko aukera daukazu. Kontzertuak, zinea, kirol jarduerak, antzerkia… eskaintza zabala zure eskura jarriko dugu, zuk zeuk aukera dezazun. UK aldizkariko lagunak Getxoko Euskara Zerbitzuaren laguntzagaz egiten dugu ukagenda.

Ukagenda zure e-postan jasotzeko ukagenda@aldizkaria.biz helbidera idatzi besterik ez duzu. Zure ziberlagunen artean UKagenda honen barri zabaltzea ere eskatu gura dizugu, ahalik eta lagun gehienengana ailegatu nahi dugu eta.

Gogoratu, zuk antolatutakoak ere lekua izan dezakeela ukagendan. Bidali zure proposamenak ukagenda@aldizkaria.biz helbidera, asko eskertuko dugu eta!

Konekta zaitez ukagendara eta gozatu eskualdeko kultur eskaintza euskaldunagaz!

AZKEN UKAGENDA